XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

22garren Atala

Foru-Diputazioek egin beharreko ekarketek zehaztapena honako oinarri-irizpide hauen arauera egingo da: Lehenengoa.- Aurreko 20garren Atalak dioenez banatu beharreko eskuarteen banakuntza, eta Lurralde bakoitzak horretarako ekarri beharrekoen zehaztapena Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluan erabakiko da, Lege honetan jartzen diren bideez baliatuz.

Bigarrena.- Eskuarte hoien banakuntza, indarrean dagoen lege-erapidetzaren arauera Bateango Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeen jaurgopeko izan daitezen agintepide eta / edo zerbitzuen eretzean egingo da.

Hirugarrena.- Jaurlaritzari, bere agintepeko zerbitzuegatik egin dakion eskuarte-izendapenaz gainera, ekonomia-egitamuketa, suztapen eta hazkunde-politikabideak, irabazpideak eta aberastasuna Euskal Herrian norbanakoen eta lurraldeen artean eskualdeka eta alorka birbanatzekoak eta, orohar, Autonomia-Elkartearen politikazko eta ekonomiazko dendua bermatzeko xedezko neurriak jartzeko une bakoitzean egoki eritzitako diruizendapena egingo zaio.

Laugarrena.- Kontseiluak ikusi ditzakeen behin-behingo salbuespenen kaltetan gabe, diruegitamuak behar hainbatekoak izatetik abiatuz biztanleko orotariko eta bataz-besteko agizko gastua berdintasunaren eta elkartasunaren arauerakoa izan dedineko politika bat ardietsarazi dezaten irizpideak eta neurriak erabiliko dira.